KOOPERATIBA

  1. aiseki, erraz, errazki, erosotasunez.
  2. ezbairik gabe, ziurtasunez, dudarik gabe, ziurki.
  3. askoz, hainbat (-ago)

 

Bizitza erdiguneaen jarri nahi duen lan, ekonomia eta gizarte harreman esparru berri baten aldeko apostua egiten duen kooperatiba gara, eta horregatik ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarriekin bat egiten dugu.

IIFACerekin trabatutako profesional lantaldea gara, ditugun eskarmentu eta ibilbide anitz eta osagarriak talde eta erakundeen zerbitzura jarri nahi ditugunak, komunitate gehiago sortzeko.

LANTALDEA

GURE BALOREAK

Elkarlana

Lankidegoa, elkartasuna, elkarrekiko babesa eta autogestioa behar indibidual eta kolektiboei erantzuna emateko estrategia baliagarriak direla uste dugu justizia sozial eta ingurumenarekiko irizpideekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin azken xedetzat.

Ekitatea

Gure harremanak pertsona guztien duintasun bereko subjektu bezala merezi duten aitorpenetik eratorritako ekitatean oinarritu nahi ditugu, komunikazioa, konfidantza, erantzunkidetasuna, gardentasuna, zintzotasuna, begirada balioeslea, zaintza eta genero ikuspegia nabarmenduz.

 

Jabekuntza

Ahalduntzea bilatzen dugu parte hartzea, elkarrizketa eta kontsentsuaren bitartez gatazken eraldaketa, giza potentzialaren garapena eta komunitate gehiago sortzeko helburuarekin.

Bake kultura

Kultura bakezalea garatzen lagundu nahi dugu. Bakea gatazkatsua dela ulertzen dugu, horregatik baloratzen dugu aniztasuna gatazken iturri potentzial bezala, eta hauek eraldaketa eragiteko duten ahalmenagatik.

Sormena

Gizaki oro edertasuna sortzeko eta besteekin modu osasuntsuan harremantzeko gaitasunarekin jaiotzen dela sinisten dugu, eta horregatik sormena kokatzen dugu edozein eraldaketa prozesuaren oinarrian.

Ahalduntzea bilatzen dugu komunitatea, elkarrizketa eta sormenaren bitartez.

Eraldaketa eko-soziala eragiteko harreman eta antolakuntza kultura berri baten sorreran laguntzaile, babesle eta parte izan nahi dugu.

FORMAZIOAK

ESKU HARTZEAK

AZKEN BERRIAK