Eduki eta formato anitzetako formazioak, tailerrak, ikastaroak eta saioak eskeintzen ditugu. Bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, elkarrekin diseinatzea dugu.

Dakiguna partekatzen dugun heinean, tresna teoriko eta praktiko berriak eskuratzen goaz, baliabideak garatuz, elkar saretuz eta parte hartzaileen eskarmentutik ikasiaz. Modu honetan Bidelaguntzaren profesionalen komunitatea indartu nahi dugu.

Zurekin eseri eta elkarrekin pentsatu eta diseinatu dezakegu zure taldearentzat edo parte hartzaileentzat egokiena izango den formazioa. Neurrira prestaturiko prozesuak diseinatu eta gauzatu ditzakegu, helburu, eduki, iraupen eta metodologiak bezeroarekin batera adostuz.

Zure ideia esaiguzu

Urtero, Oinarrizko Taldeen Bidealguntza ikastaroko edizio bat edo gehiago eskeintzen ditugu, “Instituto Iinternacional de Facilitación y Cambio” (IIFACe)-ren bermearekin, arlo honetan estatu mailan dagoen kurrikulumik osoetariko batekin. (150 ordu)

    • Talde prozesuetara eta Bidelaguntzara sarbidea.
    • Komunikaziorako tresnak.
    • Proiektuaren kudeaketa. Rolak, boterea eta lidergoa.
    • Gatazkaren ahalmena.
    • Arakatze kolektiboa.
    • Emozioen kudeaketa.
    • Gobernantza eta erabaki hartzeak.
Gehiago ikusi

Aldiunero munduan eta eragileentzat garrantzitsuak direla uste ditugun gaiei esku hartzeko ikastaroak, tailerrak eta formazioak eskeintzen ditugu, pertsonen erakundeen eta gizartearen eraldaketa sustatuz.

Facilitazio Grafikoa – Bidelaguntza eta Generoa – ZA eta Bidealguntza – Metagaitasunak

HEZKUNTZA MUNDUA

ESKU HARTZEAK

PARTE HARTZEA