“Garena aldatzeko egiten duguna gara.”

Hezkuntza munduan eraldatze prozesuak laguntzen ditugu.

  • Komunitatea eta sistema kontuan hartuko dituzten gizarte eta hezkuntza-estrategia berriak proposatuz.

  • Parte-hartzea sustatuz eta pentsamendu kritikoa, sormena, autoezagutza, konfiantza, autoestimua eta erantzukizuna landuz.

  • Gizarte eraldaketa prozesuetan gazteen protagonismoa bultzatzearen erronka hartuz.

  • Irakasleek gelako gatazkak kudeatzen laguntzeko baliabide erabilgarriak sortuz

Proiektuak

Jarduerak

Antzerki Foroa ikasgelan

Gure taldeak hamar urte daramatza Zapalduen Antzerkiaren metodologiaren bidez ikasgelan esku hartzen, jolasaren, elkarrizketa dialogikoaren eta antzerkiaren bidez edukiak lantzen. Zaintzan eta errespetuan (norberarekiko eta besteekiko) oinarritutako harremanak eraikiz, mugak jartzeko tresnak garatuz, gure ekintzen erantzukizuna onartuz, gure emozioak ulertu eta adierazten ikasiz eta gure beharrak modu asertiboan komunikatzeko tresna eta irizpide erabilgarriak ematen.

Metodologia

Elkarrizketarako gune bat sortzen eta errazten dugu, ahots guztiek lekua izan dezaten, eta arreta berezia jartzen diegu gehiengoak baztertu ohi dituen bizipen eta diskurtsoei.

Ver más

Indarkeria matxisten prebentzioa

  • Sozializazio bereiziaren elementuak erabiltzea, hala nola estereotipoak eta genero-rol eta aginduak

  • Matxismoari, maitasun erromantikoari eta harreman sozioafektiboetako beste zapalkuntza-dinamika batzuei buruzko hausnarketa kritikoa sustatzea.

  • Indarkeria heteropatriarkal motak identifikatzeko azterketa-elementuak ematea, eta horiek prebenitzeko eta haiei aurre egiteko estrategiak sortzea.

  • Estrategia pertsonal eta kolektiboak garatzea, edozein abusu edo zapalkuntzari aurre egiteko.

  • Abusu-dinamika batean sortzen diren emozioei ongietorria ematea. Garrantzitsua da haserrea, beldurra, asaskatzea, mina edo mendeku-nahiari adierazpena eskeintzea.

Ideiaren bat al duzu?
  • Indarkeria matxistak

  • LGTBIQ+fobia

  • Pribilegio eta abusuak

  • Bereizkeria-dinamikak

Identifikatu, ulertu eta eraldatzeko.

Arrazakeriaren prebentzioa

  • Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurru arrazistak ikusaraztea eta aztertzea. Zurrumurru horiek sortzeko eta zabaltzeko mekanismoak ulertzea eta haien ondorioei erantzutea. Haiei aurre egiteko estrategia kolektiboak lantzea.

  • Arrazismoak zuzenean zapaldutako pertsonen egoerak partekatzea eta elkarrizketarako eta ekintza kolektiborako espazioak sortzea, aldaketarako irekiera ekarriko duten estrategia eta ekintza bateratuak garatzeko.

  • Baliabideak ematea gure gizartean, taldean eta norberaren baitan bizi den aniztasuna ulertu eta baloratzeko.

  • Gure gizartean esistitzen diren errealitate identitario eta soziokulturalei, haien konplexutasunari, gatazkei eta elkarreraginei erreparqtzeko gogoeta-espazioak sustatzea.

  • Diskurtso xenofoboak

  • Islamofobia, ijitofobia,…

  • Zurrumurruak, fake-ak eta diskurtso toxikoak.

  • Komunikabideen papera

  • Bereizkeria-dinamikak

Identifikatu, ulertu eta eraldatzeko.

 

Ideiaren bat al duzu?

Bullying-aren prebentzioa

  • Ahots guztiak onartuko dituen elkarrizketa-espazioa sortu eta dinamizatzea. Komunikazio enpatikoa, taldearen dinamiken ulermena eta aldaketak sortzeko erantzukizuna hartzea sustatuz.

  • Bizikidetza hobetzea eta taldean dauden gatazkak kudeatzeko tresnak izatea.

  • Gure gizartean, taldean eta norbere buruaren baitan bizi den aniztasuna ulertu eta baloratzeko baliabideak eskeintzea

  • Edozein indarkeria edo zapalkuntzari aurre egiteko estrategia pertsona eta kolektiboak garatzea, jabekuntza sustatuz.

  • Abusu-dinamika batean sortzen diren emozioei ongietorria ematea. Garrantzitsua da haserrea, beldurra, asaskatzea, mina edo mendeku-nahiari adierazpena eskeintzea.

Ideiaren bat al duzu?
  • Bizikidetza eta aniztasuna

  • Taldearen eta talde kulturaren papera

  • Indarkeriaren bektorearen rolak

  • Behar sozialak

  • Bazterketa eta bereizkeria-dinamikak.

Identifikatu, ulertu eta eraldatzeko.

 

FORMACIONES

INTERVENCIONES

COMUNIDADES