Zer da Bidelaguntza?

Bidelaguntza, taldeak, lantaldeak eta erakundeak une desberdinetan eta euren beharren arabera laguntzeko tresna eta teknika erabilgarrien multzoa da, uneako egoerei erantzunez edo prozesu luzeagoetan zehar.
Taldearentzat modu inpartzialean lan egitean datza, pertsonak, helburuak eta prozesuak zainduz, edukietan edo taldeak hartu nahi duen norabidean eragin gabe.

Ahalduntzea bilatzen dugu komunitatea, elkarrizketa eta sormenaren bitartez.

Eraldaketa eko-soziala eragiteko harreman eta antolakuntza kultura berri baten sorreran laguntzaile, babesle eta parte izan nahi dugu.

Esku hartzeak egiten ditugu:

  • Bileren eraginkortasuna hobetzeko.
  • Erabakiak hartzeko.
  • Batzarren kanpo moderazioa.
  • Gatazeken eta emozioen kudeaketa.
  • Sortzen ari diren aldaketen inguruko arakatze kolektiboak.
  • Ikusmira eta zeregina landu edo eguneratzeko.
  • Lantaldeetako rolak egokitzeko.
  • Antolamenduaren garapen positiboa.

FORMACIONES

INTERVENCIONES

ÚLTIMAS NOTICIAS