AISE BEZAIN ERRAZKI!
Egin dezagun erreza zaila dena eta erreza dena, dibertigarri
Gatazkaren kudeaketa eta aldaketa prozesuak
Taldean bizirik dagoenari helduko diogu, taldea bere buruaz konszienteagoa izan dadin, bere barne aniztasuna integratu eta bere zentzua eraberrituko dituzten prozesu eraldatzaileak lagunduz. Tentsio, blokeo eta zatiketak alde batera utziz, koesioa, komunikazioa eta dinamika sortzaileak bultzatzeko.
Erabaki hartzeak eta antolaketaren garapena
Kolektiboei bidelaguntza eskeintzen diegu, erabakiak argitasunez eta kontzienteki hartu eta, aldi berean, euren beharretara hobekien moldatuko den egituraketa sortzeko.
Ikusmira eta zereginaren definizioa
Taldeak zer diren eta zer izatera iritsi nahi duten aurkitzeko prozesuak bideratzen ditugu. Ondoren, amets edo etorkizuneko irudi horiek lurreratzen laguntzen dugu, epeak, funtzioak, helburuak eta estrategiak zehaztuz.
Bileren moderazioa
Partehartzearen eta eraginkortasunaren arteko oreka bilatzen dugu, agenda sendoak zainduz eta ahots guztiei entzunak izan daitezen aukera eskeiniz. Honela, taldeek euren energiak hobeto kudeatu ditzaten errazten dugu.
Arakatze kolektiboa
Giro aproposa sortzen laguntzen dugu, aurrez adostutako irizpideen arabera saioa dinamizatuz. Bertan azaleratutako informazio guztia jasotzen laguntzen dugu, uzta oparoa izateko.
Aholkularitza
Talde bakoitza ekosistema bizi bat da, berezkoak dituen ezaugarri eta prozesuekin. Kontaiguzue zuen egoera zein den eta, zerbait eskeini dezakegula uste badugu, elkarrekin diseinatuko dugu lan proposamena.
Zertan lagun zaitzakegu?
Las personas socias de AISE nos hacemos responsables de tus datos.
Los queremos para dar respuesta a tu demanda y, sólo si nos lo pides, enviarte novedades sobre cursos y talleres. Esa es la finalidad y no otra.
Tus datos estarán almacenados en nuestro servidor de correo, xxxx (en cuanto lo sepa lo pongo)
Tienes todo el derecho del mundo a acceder, modificar, limitar o borrar tu información, faltaría más.
Si tienes alguna duda consulta nuestra política de privacidad