“Zapalduon Antzerkia: eraldaketa sozialerako tresnak”

Irakasleak: Blanka Ruiz eta Oihan Martirena

Tailerra emango den hizkuntza: Euskara

Eguna/Ordutegia: apirilaren 5a, 16:00-20:00

Gehinezko ikasle kopurua: 25 (izen ematearen ordenean)

Prezioa eta izen ematea: pertsonako 15 €

Izen ematea: arrakala@dantzerti.eus

Edukia:
Zapalduon Antzerkia ariketa fisiko, joku estetiko eta teknika bereziek osatutako sistema da, antzerki ekimena arazo sozial eta intersubjektiboen hausnarketa eta konponbide bilaketarako tresna erabilgarri bilakatuz, gizakion gizatasuna berreskuratzea helburu duena, indibidualki bizi ditugun arazoak eta hauen aurrean sortutako erantzunak kolektibizatuz.

Honen bitartez antzerki ikuslegoaren berezko pasibotasuna apurtzea bilatzen da. Hemendik aurrera harreman hori aldatu beharra dago, aukera berriak ahalbidetuz. Oraingoan, batzuk besteek sortutako produktua ikusi ordez, parte hartzaile guztiak subjektu izatea proposatzen da, emango den hausnarketan eta proposatuko diren ekintzetan rol aktiboa hartuz.

Beraz, pentsamendu, eztabaida eta harremanen demokratizazioaz ari gara, beti hauek ekintza zehatzetan gauzatzeko moduak bilatuz. Guzti honekin bilatzen dena zera da, eszenatokian jokatutako errealitatearen eraldaketa, oholtzatik kanpoko errealitatearen eraldaketarako entsegua baino ez izatea, iraultzarako entsegua alegia.

Blanka Ruiz

Diziplina artistiko desberdinetan trebatua da, bereziki arte eszenikoak, dantza eta arte plastikoetan, gerora gizarte ekintza, hezkuntza eta ildo terapeutikora bideratu
duelarik bere ekimena.

Honela, dantzaterapia eta Zapalduon Antzerkian aritu da urte luzez, besteren artean Teatraviesas taldearekin hamaika proiektu gauzatuz azken urteotan. Hauen artean eskola eta institutuetan baloreetako hezkuntza bultzatuz Antzerki Foroaren bitartez, batez ere Generoa, sexualitatea, migrazioak eta jazarpenaren inguruan.

Oihan Martirena

Formazioz ingeniaria eta proiektu teknikaria bada ere, hamaika urteko eskarmentua du hezkuntza ez formalean eta gizarte ekintzan, garapenerako lankidetza, antzerkia eta ekimen sozialaren inguruko elkarte eta kolektibo desberdinekin lanean.

Mugimundu kolektiboaren sortzaile izan zen, eta honekin batera urteetan zehar Zapalduon Antzerkiko metodologiarekin lanean ibili zen, talde eta ekimen desberdinetan konfliktoak eta talde dinamikak landuz, gizarte ekintzarako gogoeta egiteko giroa erraztuz.

Egun, Aise kooperatibako kide da, Talde Prozesuen Bidelaguntzan jantzia den taldea, eta besteren artean Antzerki parte hartzailearen tresnak erabiltzen jarraitzen du talde eta kolektiboak euren buruak hobeto ezagutu eta haien bide eta ahots propioa aurkitzen laguntzeko.