KOOPERATIBA


- aiseki, erraz, errazki, erosotasunez.
- ezbairik gabe, ziurtasunez, dudarik gabe, ziurki.
- askoz, hainbat (-ago)
Bizitza erdiguneaen jarri nahi duen lan, ekonomia eta gizarte harreman esparru berri baten aldeko apostua egiten duen kooperatiba gara, eta horregatik ekonomia sozial eta eraldatzailearen oinarriekin bat egiten dugu.
IIFACerekin trabatutako profesional lantaldea gara, ditugun eskarmentu eta ibilbide anitz eta osagarriak talde eta erakundeen zerbitzura jarri nahi ditugunak, komunitate gehiago sortzeko.
LANTALDEA
GURE BALOREAK

Elkarlana
Lankidegoa, elkartasuna, elkarrekiko babesa eta autogestioa behar indibidual eta kolektiboei erantzuna emateko estrategia baliagarriak direla uste dugu justizia sozial eta ingurumenarekiko irizpideekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin azken xedetzat.

Ekitatea
Gure harremanak pertsona guztien duintasun bereko subjektu bezala merezi duten aitorpenetik eratorritako ekitatean oinarritu nahi ditugu, komunikazioa, konfidantza, erantzunkidetasuna, gardentasuna, zintzotasuna, begirada balioeslea, zaintza eta genero ikuspegia nabarmenduz.

Jabekuntza
Ahalduntzea bilatzen dugu parte hartzea, elkarrizketa eta kontsentsuaren bitartez gatazken eraldaketa, giza potentzialaren garapena eta komunitate gehiago sortzeko helburuarekin.

Bake kultura
Kultura bakezalea garatzen lagundu nahi dugu. Bakea gatazkatsua dela ulertzen dugu, horregatik baloratzen dugu aniztasuna gatazken iturri potentzial bezala, eta hauek eraldaketa eragiteko duten ahalmenagatik.
