“Zapalduon Antzerkia: eraldaketa sozialerako tresnak”
Irakasleak: Blanka Ruiz eta Oihan Martirena
Tailerra emango den hizkuntza: Euskara
Eguna/Ordutegia: apirilaren 5a, 16:00-20:00
Gehinezko ikasle kopurua: 25 (izen ematearen ordenean)
Prezioa eta izen ematea: pertsonako 15 €
Izen ematea: arrakala@dantzerti.eus
Edukia:
Zapalduon Antzerkia ariketa fisiko, joku estetiko eta teknika bereziek osatutako sistema da, antzerki ekimena arazo sozial eta intersubjektiboen hausnarketa eta konponbide bilaketarako tresna erabilgarri bilakatuz, gizakion gizatasuna berreskuratzea helburu duena, indibidualki bizi ditugun arazoak eta hauen aurrean sortutako erantzunak kolektibizatuz.
Honen bitartez antzerki ikuslegoaren berezko pasibotasuna apurtzea bilatzen da. Hemendik aurrera harreman hori aldatu beharra dago, aukera berriak ahalbidetuz. Oraingoan, batzuk besteek sortutako produktua ikusi ordez, parte hartzaile guztiak subjektu izatea proposatzen da, emango den hausnarketan eta proposatuko diren ekintzetan rol aktiboa hartuz.
Beraz, pentsamendu, eztabaida eta harremanen demokratizazioaz ari gara, beti hauek ekintza zehatzetan gauzatzeko moduak bilatuz. Guzti honekin bilatzen dena zera da, eszenatokian jokatutako errealitatearen eraldaketa, oholtzatik kanpoko errealitatearen eraldaketarako entsegua baino ez izatea, iraultzarako entsegua alegia.
